Eskulturak eta gehiago

Artista: Jorge Rubio
Teknika: Marrazkia, pintura eta eskultura
Ikastetxea: Zubialde LHI
Mailak: 5 eta 6
Arloak eta arloari lotutako gaiak: Ingurunearen Ezaguera
Irakaslea: Izaskun Garrote

Helburua:

Artearen eta bere ingurunearen arteko harremana aztertzea.

Materialak:

Papera, arkatza, tenperak, pintzelak, zurezko piezak, testuradun paperak, kartoi meheak.

Proiektua:

  1. Ikasleek paisaian topatzen dituzten koloreak aztertu zituzten.
  2. Bakoitzak ikusitako kolorearen mailaketa margotu zuen: zeruan, lurrean, zelaietan edo mendietan.
  3. Gero, pintura hiru dimentsioko pieza bihurtu zuten: kaxa bat. Horretarako marrazkiaren orria tolestu zuten, eta ertzak lotu zituzten. Laua denak bolumena hartu zuen.
  4. Kutxaren gainean, orekaz margotutako zurezko piezak pilatu eta itsatsi zituzten.
  5. Eskulturak era askotako altxaerak erabiliz marraztu zituzten, agerian jarriz eskulturan ikuspuntuak zer nolako garrantzia duen.
  6. Ikuspuntuen marrazkiak bata bestearen ondoan jarri zituzten. Horrela adierazi zuten eskulturaren translazio fisikoa plano gainean.
  7. Marrazkien itxurak ingurunearen testurekin, natural zein artifizialekin, osatu zituzten:  belarra, haria, harria…